XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bernardo Atxagarekin apalagoak izaten eta, gauza apalak baino ez daukagu guk, gauzatxo apalok maitatzen ikasi genuen.

Tradizioak, beti mendikoa izan den jendea...

Badakigu, soziologikoki EH hori badoa hiltzera erremedio gabe; baina gutxienez gure imajinario poetikoan, maite-maiteki transfiguratu eginen dugu eta paseko hegaztietan edukiko dugu irudikatuta zeruan betiko, udaberrioro berri gure gainetik hegan iparraldeko bizileku mitikoetarantz, hotzak hasten direnean hegoalde urruneko beroaren bila erritmikoki pasatzen udazkenoro.

Antzarak berak, nik uste dut, xotilarenganako Atxagaren maitasunaren zeinu bat dira, EH apalari zegokion gisan.

(EH sinbolizatzeko, seguru, antzara hobeto dago; zisneak eta Wagnerri utzirik edo Txaikovskiri).

Izan ere, kurriloak, zisneak, hegazti gortesauagoak, errepresentazio berdineko sinboloak baitira, zeruaren eta lurraren arteko mandatariak, berpiztearen errepresentazioak (kopa atiko batean Afrodite antzara gainean zaldun ikusten da Museo Britanikoan; Ledaren mitoarentzat anitz eratako aldakiak daude), eta, Txinatik Zesarrek deskribatu dituen keltenganaino, K.a. 390. urtean kakaraka Erroma salbatu omen zuten antzara kapitolinoak ahaztu gabe, presentzia maizekoak tradizio herrikoi eta literatura guztietan.

Beharbada Kehren die Kraniche wieder zu dir..., daktilo sinesgaizki musikalen erritmo leunean uhinkaratzen den poema, Hô*lderlinen ezagunenetakoa da eta osoenetakoa (Der Archipelagus): kurriloak itzultzen al dituk hiregana berriro...?

Klasizismo eta idealismo alemanean, maiz aurkitzen da kurriloa Greziaren berpizte Orainaroaren salbagarri amestuaren sinbolo bezala (...)